AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, emakume bati botila batekin eraso dio bere bikotekideak

Prado kalean izan zen erasoa astelehenean, eta besoan jasan zuen ebaki bat emakumeak.

Astelehen goizaldean 43 urteko gizon bat atxilotu zuten udaltzainek Gasteizen (Araba). Izan ere, bere neska lagunari eraso zion Prado kalean, botila bat erabilita; besoan ebaki bat egin zion. Alde egin zuen erasotzaileak, baina gutxira atzeman zuten Amerika plazan.

Espazio publikoa ez dezala pribatizatu exijitu diote Gasteizko Udalari GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak
Gasteizko Udalak "bere egin du" Txosna Batzordeak GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari jarritako beto politikoa, entzungor egin baitie txosna jarri ahal izateko haiek aurkeztutako eskaerei. "Gainontzeko eragileen baldintza berdinetan espazio publikoa erabiltzeko" duten eskubidea aldarrikatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak.