AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen ere bi pertsona atxilotu zituzten astelehenean, Voxeko faxistei aurre egiteagatik

Igandean, Sansomendin egin zuten protesta Voxen kontra, eta horri lotuta atxilotu zituzten astelehenean bi lagun. Atzo beste hiru pertsona eraman zituzten atxilo Bilbon, arrazoi berdinarengatik.

Vox alderdi faxista Gasteizko (Araba) Sansomendi auzoan izan zen aurreko igandean, hilaren 21ean, hauteskunde-propaganda banatzen. Faxistei aurre egin zieten hainbat lagunek, eta kalez jantzitako bi polizia-agentek esku hartu zuten; Espainiako Poliziakoak ziren.

Horren harira, atxiloketak izan ziren hurrengo egunean, astelehenean: gutxienez bi pertsona eraman zituen atxilo Espainiako Poliziak, Voxeko kideei eraso egitea leporatuta. Aske geratu dira jada.

Hiru atxilotu Bilbon

Bilbon (Bizkaia) ere hiru pertsona atxilotu zituzten atzo, asteartean, arrazoi berdinagatik. Maiatzaren 8an, Errekalden izan ziren Voxeko faxistak, hauteskunde-propaganda egiten. Euren kontra egin zuten protesta hainbat pertsonak, eta, horren harira, hiru lagun atzeman zituen atzo Espainiako Poliziak. Arratsalderako utzi zituzten aske.

La Caixak pertsona bat etxegabetu nahi du bihar Erandion
Hainbatetan etxegabetzea atzeratzea lortu badu ere, biharko dago ezarrita Erandioko bizilagun baten kaleratze-data. Gaur-gaurkoz, ez dauka inolako etxebizitza-alternatibarik bermatuta. Etxegabetzeari aurre egitera eta bizilagunari babesa ematera deitu dute Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk.