AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen ere Elkartasun Jaialdia egin du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Iparraldeko Parkean eta inguruetan izan zen Elkartasun Jaialdia aurreko larunbatean. Maiatzaren 15ean, Donostian egingo du jaialdi bat bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Maiatzaren hasieran Iruñeko (Nafarroa) Txantrea auzoan egin zuen Elkartasun Jaialdi bat bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Joan den astebururako, berriz, Gasteizen (Araba) jarri zuten hitzordua hiriburu horretako sindikatuko kideek. Iparraldeko Parkean eta inguruetan izan zen egun osoko jaialdi bat, ekimen ugarirekin: hala nola, saskibaloi eta ping pong txapelketak, bazkaria, postre dastaketa, bingo saioa eta Afrikako dantzen saioa. Jende ugari bertaratu zen hitzordura, eta etxebizitza unibertsala, doakoa eta kalitatezkoaren alde lanean jarraitzera deitu zuten.

Hilabete honetan, Gipuzkoako hiriburuan ere izango da Elkartasun Jaialdi bat, bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak antolatuta. Donostiako (Gipuzkoa) Trinitate Plaza hartuko dute maiatzaren 25ean, eta askotariko ekimenak izango dira bertan ere: jaki dastaketa, graffiti erakusketa, pailazo emanaldia, frontoiko kiroletan aritzeko saioak eta bakarrizketak izango dira besteak beste, baita bazkari bat ere.

Eroskik 109 milioiko irabaziak izan ditu 2023an
2022an bere irabaziak jaitsi ziren arren, Mondragon Korporazioko kideak %70,3 igo zituen salmentak iaz, eta duela bi urte izandako emaitzak ere gainditu ditu. Elikagaien prezioek etenik gabe egin zuten gora 2023an, %11,8 Espainiako Estatuan, zehazki.