AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari jarritako beto politikoaren aurka mobilizatuko dira larunbatean

Gasteizko GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari iaz ezarritako beto politikoa mantentzen du Txosna Batzordeak, eta debekua berretsi du Gasteizko Udalak. Etzi mobilizazio bat egingo dute Arabako hiriburuan, 'Gasteizko txosnetan beto politikorik ez! Irtenbidea orain!' lelopean.

Gazte Koordinadora Sozialistari eta Etxebizitza Sindikatuari, festetan gune bat izatea debekatu diote Gasteizko (Araba) Txosna Batzordeak eta Gasteizko Udalak. Mugimendu Sozialistako bi eragileei iaz ezarritako beto politikoa mantentzen du Txosna Batzordeak, eta harekin bat egin du aurten udalak, GKSko eta Etxebizitza Sindikatuko kideek apirilean salatu zutenez: "bere erantzukizuna saihesten eta beste albo batera begiratzen" jarraitzen du udalak, "Txosna Batzordearen betoa berretsiz".

Izan ere, udalak dio "Gasteizko jaietan txosna jartzeko espazio bakarra Txosna Batzordeak kudeatzen duen txosnagunea dela", eta ez die inolako espazio-alternatibarik eskaini GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari, Txosna Batzordeak ohiko txosnagunean toki bat izatea debekatu dien arren.

Joan den hilabetean, agerraldi jendetsu baten bidez eman zuen egoeraren berri Mugimendu Sozialistak, eta protestara deitu zuen. Zehazki, larunbat honetarako, maiatzaren 6rako, antolatu du mobilizazio bat, Gasteizko txosnetan beto politikorik ez! Irtenbidea orain! aldarriaren pean. 18:00etan hasiko da manifestazioa, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazatik. "Espazio publikoa erabiltzeko eskubidea eta, zehazki, Gasteizko jaietan txosna jartzea defendatzen jarraituko dugu", esan zuten GKSko eta Etxebizitza Sindikatuko kideek.

"Gasteizko Udalak, gure eskaerari entzungor eginez, polizia bidali du Plaza Berrira"
Gasteizko udaletxearen aurrean jarri dira hainbat pertsona, Gasteizko Txosna Batzordeak eta udalak GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari ezarritako beto politikoa dela-eta, irtenbide bat exijitzeko. Hitz egiteari uko egin dio udalak, eta polizia-indarrak bidali ditu Plaza Berrira.