AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, gutxienez hiru emakumek jasan dituzte sexu-erasoak azken egunetan

Gizon batek 'after' batean egin zizkien ukituak bi emakumeri, igande goizean. Gainera, ostegunean, beste emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen bigarren gizonezko bat.

Joan den igande goizean, Gasteizko (Araba) Aldabe auzoko after batean, bi emakumeri eraso zien gizonezko batek: ukituak egin zizkien euren borondatearen aurka. Erasotzaileari erantzun eta aurre egin zioten bi emakumeek, eta beste gizon bat tartean sartzen saiatu zenean, liskarra izan zen. Zauriturik amaitu zuten bai erasotzaileak bai tartean sartu zen pertsonak.

Udaltzaingoa bertaratu zenean, atxilo eraman zuen sexu-erasoa egin zuen gizonezkoa, baina agintaritzari eraso egitea leporatuta. Polizia-eginbideak bukatu bezain pronto, gainera, ospitalera eraman zuten, zauriturik zegoelako aipatutako istiluaren ondorioz.

Ostegunean, bestalde, bigarren gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen bertan, emakume gazte bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik. Neskak gaueko 21:00ak aldera eskatu behar izan zuen laguntza, erasotzailearengandik ihesi, instalazio batzuetan babesa hartzea lortu ostean.

EHKSk Aresti oroitu du Bilbon, bere heriotzaren 50. urteurrenean
Atzo egin zuen egun osoko jardunaldi bat, Arestiren izaera komunista aldarrikatzeaz gain, euskararen auziaz eta artearen politikotasunaz aritzeko. 'Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean' antzezlana estreinatu zuen Ekidak, egitarauaren barruan.