AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen hamabost pertsona etxegabetu eta protestara batu direnen aurka oldartu dira polizia-indarrak

Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "belaunak eta borrak" erabiliz kaleratu dituzte hainbat pertsona Herrandarren kaleko etxebizitza birjabetuetatik. Polizia-indarrak goizean goiz bertaratu dira eraikin ingurura, eta protesta egiteko elkartu direnen aurka oldartu dira. Gutxienez lau dira ospitaleratuak, hiru atxilotuak eta bi, indarrez, Atzerritartasun Bulegora eraman dituzten lagunak. Elkarretaratzera deitu dute gaur iluntzerako; hain zuzen, 20:00etan udaletxe aurrean.

Etxebizitza Sindikatuak aurretik jakinarazi zuenez, Gasteizen (Araba) gaurko zegoen finkatuta Herrandarren kaleko etxebizitza birjabetuaren hustea. Polizia-indarrak 09:00ak aldera bertaratu dira eraikin ingurura, eta Etxebizitza Sindikatuaren deiari erantzunez protesta egiteko hurbildu den jendea identifikatu dute udaltzainek. Eraikinaren barruan hainbat lagun zeuden ordurako, erresistentzia egiteko prest.

Herrandarren kaleko 15. zenbakiaren inguruan bildu den jendearen aurka egin dute poliziek, eta kargak izan dira. Dena den, eraikin birjabetuaren aurrean kokatzea lortu dute hainbat pertsonak; handik gutxira, indarrez bota dituzte handik ertzainek eta udaltzainek.

11:00etarako zegoen ezarrita etxegabetzea, eta polizia-indarren babesean heldu da sarrailagilea, bai eta jarraipen judizialerako arduradunak ere. Atearen beheko aldean zulo bat eginda lortu dute eraikin birjabetura sartzea, kanpoldean hainbat eta hainbat pertsonak protesta egiten jarraitzen zuten bitartean.

INDARKERIA ETXE BARRUAN ERE

Eraikin barruan hainbat objektu zeuden jarrita oztopo modura, eta horiek kentzeari ekin diote polizia-indarrek, barruan zeuden lagunen oihu artean. Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, atarira sartzea lortu duten unetik erabili dute "izugarrizko biolentzia" polizia-agenteek: "Jendea itotzen ari dira belaunak eta borrak erabiliz", azaldu dute unean bertan.

Pixkanaka, eraikin barruan zeuden kideak atera dituzte "bortizki". Etxebizitzak hustu dituzte gero, han bizi diren familiak identifikatuz eta kaleratuz. Bi bizilagun eraman dituzte Atzerritartasun Bulegora, gainera. 14:00ak aldera etxegabetu dute azkeneko familia.

HIRU ATXILOTU ETA LAU ZAURITU

Bitartean, polizien karga gehiago izan dira kanpoaldean, eta hiru kide atxilotu dituzte. Kargetan zaurituak, ordea, lau dira gutxienez, eta ospitalera eraman dituzte, Etxebizitza Sindikatuaren esanetan.

Etxegabetzea amaitu denean, Emergentziazko Gizarte Zerbitzuen egoitzaren aurrera joan dira hainbat eta hainbat lagun, protestarekin jarraitzeko. "Alternatiba bat" aldarrikatu dute kale gorrian geratu diren hamabost pertsonetzat.

ELKARRETARATZEA, 20:00ETAN

Etxebizitza Sindikatuak mobilizazioekin jarraituko du iluntzean. Udaletxearen aurrean elkarretaratzera deitu dute gaurko; hain zuzen, 20:00etan udaletxe aurrean. ¡Solución ya! lelopean egin dute detaldia.

Jarraipena osorik ikusteko, irakurri Etxebizitza Sindikatuak Twitterren egindako haria, hemen

Baionako IAk mobilizaziora deitu du biharko, 'Hezkuntza arloko errepresioari langile antolakuntza!' lelopean
11:00etan Baionako suprefeturaren atarian elkarretaratuko dira bihar, "unibertsitateetako ikasleen egoera salatzeko". Frantziako Gobernuaren pandemia kudeatzeko "manera katastrofikoa" salatu du IAk, osasun-krisiaren kudeaketa burgesak "ikasle langileen bizitzan duen eragin larria" azpimarratuz.