AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, hezkuntzaren gaineko erabakimena aldarrikatu dute hainbat ikastetxetako langileek

Protesta bat egin dute Hezkuntza Ordezkaritzan, hezkuntzari buruzko hainbat kezka mahaira ateraz: segregazioa, burokratizazioa, itunpeko ikastetxeen finantziazio publikoa, interes ekonomikoen nagusitzea eta abar.

EAEko hezkuntza publikoan, greba egunak izango dira gaurkoa eta biharkoa. Lanuzteak egiten ari dira hezkuntzako hainbat sektoretako beharginak, eta egun hauetan irakasleen txanda da berriz. Sindikatuen mobilizazioez gain, baina, izan dira deialdi gehiago ere: gaur goizean, 10:30ean hasita, protesta bat egin dute Gasteizko (Araba) hainbat ikastetxetako hezkuntza-langileek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritza aurrean.

Hezkuntzaren gainean hezkuntzako langileok erabaki! lelopean mobilizatu dira, dituzten zenbait kezka plazaratzeko eta, hezkuntzaren gainean, beharginek erabakimena izan behar dutela erreibindikatzeko. Aldarrikapen zehatz gehiago ere egin dituzte gaurkoan: ezetz esan diote itunpeko ikastetxeen finantziazio publikoari eta hezkuntzan interes ekonomikoek duten pisuari, burokratizazioa salatu eta hezkuntzan lehentasuna ikasleek izan behar dutela defendatu dute, segregazioaren aurkako politika errealak aldarrikatu dituzte, eta digitalizazioaren inposaketa gaitzetsi dute, nagusiki.

Pintaketa arrazistak egin dituzte Irungo Adiskidetuak elkartean
Pertsona migranteei aholkularitza ematen diete bulegoan, eta hiru margoketa agertu ziren atzo goizean.