AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen izan den azken eraso matxista salatu du Itaiak

Aurreko ostegun goizaldean, emakume bat erailtzen saiatu zen bere bikotekidea. Atzo, erasoa salatzeko elkarretaratze bat egin zuen Gasteizko Itaiak.

84 urteko gizonezko bat bere bikotekidea hiltzen saiatu zen aurreko astean Gasteizen (Araba). Ostegun goizaldean eraso zion andreari, arma zuri batekin, eta larriki zauritu zuen. Ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Erasoa salatzeko, mobilizatzera deitu zuen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Protesta bat antolatu zuen atzo arratsalderako, Gasteizko Konstituzio Plazan. Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu! lelopean izan zen elkarretaratzea.

Borrokan ari dira Idiazabalgo Jaso Tower Cranes enpresako langileak, kaleratzeen kontra
Zortzi behargin bidali ditu kalera zuzendaritzak, eta bederatzi lanuzte egingo dituzte langileek hilabete bukaerara bitartean, erabakiaren aurka. "Irtenbiderik ez bada", greba mugagabera joko dute.