AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen protestara deitu du Itaiak, azken egunetako eraso matxistak salatzeko

Azken egunetan lau eraso matxista atera dira argitara Gasteizen, eta elkarretaratze bat antolatu du Itaiak biharko. Apirilaren hasieratik gutxienez 23 emakumeri eraso dietela jakinarazi du.

Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean egin du mobilizazio deialdia Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Azken egunetan, lau eraso matxistaren berri eman dute Gasteizen (Araba): larunbatean emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Zaramagan, igandean emakume bati eraso zion bere bikotekideak Adurtzan, astelehenean beste emakume bati eraso zion bere bikotekideak Aranbizkarran, eta, gainera, saskibaloi jokalari bati bere entrenatzaileak eraso egin izan diola jakinarazi dute.

Eraso horiek salatzeko, protestara deitu dute Gasteizko Itaiako kideek. Biharko kontzentrazio bat antolatu dute, Andre Mari Zuriaren plazan. 19:00etan izango da.

Ohartarazi dute, apirilaren hasieratik, gutxienez 23 emakumek jasan dituztela eraso matxistak Arabako hiriburuan. "Urruntze-aginduen urratzeak, jipoiak, sexu erasoak, eta abar" atera dira argitara, xehatu dutenez. "Indarkeria matxistaren aurkako borroka lehen lerroan jartzea da gure lehenengo egitekoa; erasotuen babesa antolatzearen, erasotzaileen inpunitatearekin amaitzearen eta, orokorrean, erasoei aurre egiteko gaitasunak eraikitzearen bitartez", aldarrikatu dute.

Terrassako espetxe-ospitalera eraman dute Pablo Hasel
Ponenteko kartzelako osasun-baldintza negargarrien ondorioz gaixotu dela salatu du rap abeslariak, eta hainbat hilabetez ukatu diote osasun-arreta egokia jasotzeko aukera.