AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, sumisio kimiko bidez eraso diote emakume bati bi gizonek

Etxebizitzatik ihes egitea eta autobus batean babes hartzea lortu zuen neskak, igande goizean.

Igandean, 08:00ak baino lehen, autobus batean babestu behar izan zuen bere burua Gasteizko (Araba) emakume batek. Pisu batetik oinutsik ihes egitea lortu zuen, bertan, 28 eta 29 urteko bi gizonezkok sexu-erasoa egin ziotenean. Atzetik jarraitu zion erasotzaileetako batek, biktimak autobus batera sartzea lortu zuen arte.

Azaldu zuenez, substantziaren bat eman eta sumisio kimiko bidez eraso zioten bi gizonek, ukituak eginez. Emakumearekin, hari kaleraino jarraitu zion gizonezkoarekin eta etxe berean zeuden hainbat lekukorekin hitz egin ostean, atxilotu egin zituzten bi erasotzaileak.

Frantziako polizia batzuek alderantzikatutako pankarta feminista bat erakutsi dute komisarian
Kaputxadun agenteek pankarta antifaxista bat lapurtu zuten, faxistak eta sionistak babesteko mobilizazio bat erreprimitzean.