AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko campusean lan politikoa egiteko espazio bat exijitu diote EHUri IAk, UIBk eta GUETek

'Antolakuntza politikorako espazioak bermatu' lelopean egin dute elkarretaratze bat Gasteizko Magisteritza fakultatearen aurrean; IAko, UIBko eta GUETeko kideak atzo sartu ziren fakultate horretako mintegi batera. Gela horretara tokialdatu dute Herri Unibertsitateko egitaraua.

Lan politikoa egiteko espazioen falta hainbat astez salatu ostean, Ikasle Abertzaleakeko, Unibertsitateko Indar Batasuneko eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeko kideak atzo sartu ziren Gasteizko campuseko (Araba) gela batera. Hain justu, Hezkuntza fakultateko 1. mintegia hartu zuten ikasleek, jardun politikoaren eskura jartzeko.

Gaur goizean, 10:30ean, elkarretaratze bat egin dute fakultatearen parean, Antolakuntza politikorako espazioak bermatu aldarripean. "Espaziorik gabe antolatzerik ez" edota "zabaldu mila ate gela lortu arte" leloak oihukatu dituzte bertaratutakoek, eta protestaren ostean, eserialdia egin dute fakultateko gela baten aurrean; dekanotza taldeko kideak zeuden bilduta gela horretan.

Atzo hasi ziren Herri Unibertsitateko saioak Gasteizko campusean, eta antolatzaileek jakinarazi dute aldaketak izan direla egitarauari dagokionez: Hezkuntza fakultateko 1. mintegian egingo dituzte hitzaldiak, eta babesa adierazi diote IAk, UIBk eta GUETek espazio baten alde abiatutako borrokari.

HARA BA!-k azaldu duenez, atzo "pasibotasuna" izan zen nagusi errektoreordetzaren eta Magisteritza fakultateko dekanotzaren aldetik, eta ez zuten borondaterik erakutsi ikasleen exijentziak betetzeko. Horren aurrean, IAk, UIBk eta GUETek esan dute fakultateko 1. mintegia erabiltzen jarraituko dutela, jardun politikorako "gela bat izango dutela bermatuta izan arte", HARA BA!-ren esanetan.

Gaur elkartasun keinuak jaso dituzte Gasteizko campuseko ikasleek; hala nola, Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) nahiz Leioako campuseko (Bizkaia) ikasleek adierazi diete elkartasuna.

Apirilaren 27an izango da Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako epaiketa
Kiñu gaztetxeko kideek abuztuaren 9an jakinarazi zuten arriskuan zegoela espazioa. Sabadellekin akordio bat lortzea da haien asmoa.