AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Ikasle Mugimenduak azkenaldian jasandako gertakari errepresibo “larriak” salatu ditu

Jaikialdiak publiko egin duen prentsa oharraren bitartez jakinarazi du ikasleek jasaten dituzten errepresio mekanismoak “egunerokotasunaren parte bilakatu direla”. Gainera, aurreko asteetan gertakariak “larritu” egin direla salatu du. Jaikialdia da Gasteizko Ikasle Mugimendua biltzen duen ikasle eragilea.

HaraBa! Gasteizko Campuseko proiektu komunikatiboak kaleratu du Jaikialdiaren prentsa oharra, bertan, Ikasle Mugimenduak azkenaldian jasandako gertakarien berri eman eta horiek salatu ditu. Ikasleek esan dutenez, presoen aldeko pankartak jartzeagatik hainbat isun jaso dituzte; horietako bat “poliziak atxikiz eta hiru isun jarriz”.

Ikasleek azaldu dute “Ikasle Mugimenduaren aurkako jazarpen moduan” ulertzen dituztela gertakari horiek, hain zuzen, “unibertsitateko langile klasearen askapenaren bidean lanean ari den sektorearen aurkako eraso moduan”.

Prentsa oharrean adierazi dutenez, EHUko errektoretzari egozten diote “erantzukizun osoa”, campusean gertatzen diren kasuen aurrean “entzungor egiteaz gain, bizkarra ematen baitie”.

Amaitzeko, Jaikialdiak oharrean bere jardunean berresteko hautua egin du oztopoak oztopo, eta errektoretzari “egin beharreko lanak egin ditzala eta esku hartu dezala” eskatu dio, egoera horrekin amaitzeko.

Hemen irakurketa osorik:

61 urteko langile bat eraila Zigoitian, zentro komertzial batean mantentze lanak egiten ari zela
Atzo arratsaldean gertatu zen istripua: Zigoitiako Gorbeia zentro komertzialean lanean ari zela, araztailera erori zen langilea. Hainbat sindikatuk salatu dutenez, dagoeneko 12 langile erail dituzte aurten Euskal Herrian.