AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Juani bloke okupatuko etxebizitza bat hustu dute polizia-indarrek

Bost urte igaro dira hainbat pertsonak eraikina okupatu zutenetik, eta solairu bakoitzaren legezko jabea desberdina denez, hiru prozesu judizial desberdin jarri zituzten martxan. Aurreneko solairua da atzo hustu zutena.

Gasteizko (Araba) Judimendi auzoko Juan II kalean dago Juani bloke okupatua, eta atzo hustu zuten lehenengo solairua Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak. Kalea osorik itxi zuten ertzainek, eta eraikin osoko argindarra moztu zuten. Aurreneko solairuko etxebizitza hustean, gainera, hormaz estali zuten.

Hainbat lagun bertaratu ziren etxegabetzearen kontra protesta egitera, eta bi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.

Duela bost urte okupatu zuten eraikina, eta hiru solairutan egokitu zituzten etxebizitzak. Dena den, legezko jabe desberdin bat dauka solairu bakoitzak, eta beraz, hiru prozesu judizial desberdin ireki zituzten. Atzo gauzatu zen horietako aurrenekoa, kaleratze baten bidez; Fincas Armentia higiezinen enpresa da solairu horren legezko jabea, eta hark jarri zuen martxan huste prozesua.

Beste bi solairuetako etxebizitzei dagokienez, oraindik ez dago etxegabetze agindurik.

Greba mugagabera deitu du Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataformak
Astelehenean hasiko da lanuztea Espainiako Estatu mailan. Hainbat dira langileen eskaerak: erregaien prezioa mugatzea, erretiro-adina 60 urtean kokatzea, lanetik eratorritako osasun-arazoak aitortzea edota hitzarmen bakarra izatea, besteak beste.