AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Korda espazioa hustu du Ertzaintzak

Desalojoan, gutxienez bi pertsona atxilotu eta bat zauritu dute ertzainek.

Gaurko zegoen ezarrita Gasteizko (Araba) Korda espazioaren desalojoa, eta gaua barruan igaro dute zenbait lagunek, erresistentzia gisa. Ertzaintzak gauean bertan itxi du Pintore kalea, huste-lanak errazteko asmoz. Hainbat pertsonak, baina, polizia-lerroaren beste aldean igaro dute gaua, Kordan erresistentzia egiten ari ziren kideekin elkartasunez eta desalojoaren aurka.

Ertzainek gaur goizeko 11:00ak alderako hustu dute espazioa, eta desalojoaren aurka protesta egiten ari ziren pertsonen aurka oldartu dira. Gutxienez bat zauritu dute, sudurra hautsi baitiote, eta bi kide eraman dituzte atxilo, Arabako Alea-ren esanetan.

Iruñeko Alde Zaharrean, pertsona baten etxegabetzea geratzea lortu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Gaur bota nahi zuten andre bat bere etxetik, baina kaleratzeari aurre egin dio jende andanak, eta hura gelditzea lortu dute.