AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Koroatzean, atxiloketa arrazista bat ekiditen saiatu dira hainbat pertsona

"Agintaritzari eraso egitea" leporatuta, udaltzaingoa bi pertsona atxilotzen saiatu zen atzo, baina haiek babestu zituen jendeak kalean, poliziei "arrazista" deituz.

Atzo arratsaldean ere tentsio-uneak izan ziren Gasteizko (Araba) Koroatzean. Izan ere, Simon de Anda eta Julian de Apraiz kaleen artean, bi pertsona migratzaileren kontra jo zuen Gasteizko Udaltzaingoak. "Agintaritzari eraso egitea" egotzita, haiek identifikatu eta atxilo eramaten saiatu ziren udaltzainak, baina jazarriak izaten ari ziren pertsonak babestu zituen kalean zegoen jendeak.

Poliziei "arrazistak, arrazistak!" oihukatu zieten, eta udaltzainek atxiloketarekin jarraitzen zutela ikusita, gero eta jende gehiago hurbildu zen, jazarriekin elkartasunez. Elkartasun-erantzun hori kriminalizatuz, iturri polizialek El Correo hedabide intoxikatzaileari adierazi zioten udaltzaingoko agente guztiak bidali behar izan zituztela Koroatzera.

Dozenaka polizia-kotxe bertaratu ziren, eta Simon de Anda kalea itxi zuten. Azkenean, hedapen polizial erraldoi horren bidez atxilotu zituzten bi gizonezkoak, polizia-kotxera sartuz eta komisariara eramanez.

Azken hilabeteetan, pertsona migranteen aurkako jazarpenak eta errepresioak gora egin dute Koroatzean. Maider Etxeberria (PSE-EE) alkateak iazko urrian jakinarazi zuen udalak "presio poliziala" indartuko zuela auzoan, "delinkuentziari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta.

Zinemaz eztabaidatzeko saioak hasiko dituzte Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan
'En guerre', 'Nomadland' eta 'Sorry we missed you' filmak landuko dituzte lehenengo hiru saioetan. Gaur izango da lehenengoa.