AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko lokal batean emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek

18 urte ditu erasotzaileak, eta atxilo eraman zuten. Itaiak mobilizatzera dei egin du biharko, Gasteizen azken egunetan argitara atera diren erasoak salatzeko.

Hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez, 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), Alde Zaharreko lokal batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Atzo goizean igaro zen epailearen aurretik, eta behin-behinean behintzat erasotzailea espetxeratzea erabaki zuen hark.

Gasteizko Itaiak elkarretaratzea antolatu du biharko, astelehena, azken egunetan Araban argitara atera diren erasoak salatzeko. Izan ere, aipatutako sexu-erasoaz gain, aste honetan eman dute aditzera 11 pertsona auzipetu dituztela prostituzio-sare batean parte hartzeagatik. 2016an eman zuten kasu horren berri.

Itaiako kideek dei egin dute bihar 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazara bertaratzera, Indarkeria matxistari aurre egin! lemapean protesta egiteko.

Legution 150 pertsonak salatu dituzte ostiraleko gertakariak, 'Langileon aurkako kriminalizaziorik ez!' aldarripean
Ostiral gauean hemezortzi patruila-auto bertaratu ziren Legutiora, eta 30 pertsona atxiki zituzten. Poliziek atxilo eraman zuten horietako bat. Desjabetuon Hotelak salatu zuen "bertsio faltsua" zabaldu zutela hedabideek eta polizia-sindikatuek, eta protestara dei egin zuten atzorako. 150 lagun inguru elkartu ziren kontzentrazioan, eta poliziak mobilizazioa oztopatu zuen arren, "erantzun irmoa" eman zuten han bildu zirenek.