AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko lorezainek ezetz esan diote Jaurlaritzaren proposamenari, grebari eutsiz

Azaldu dute ez dela nahikoa gobernuak egindako eskaintza, eta grebarekin jarraitzea erabaki dute, 100 egunen ostean.

Gasteizko (Araba) lorezaintzako langileak joan den astelehenean bildu ziren Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin lehenengoz. Izan ere, gatazkan esku hartu nahian ari da EAEko gobernua: beharginei gutxieneko zerbitzu minimoak ezarriz greba izorratzen saiatu ostean, orain, lanera erabat itzul daitezen lortzeko eskaintza bat egin die, lan-baldintzei begirako zenbait aldaketa proposatuz. Plantillak, baina, erabaki du greban jarraituko duela, jakinarazi baitu ez dela nahikoa Jaurlaritzak egindako proposamena.

Atzo arratsaldean egin zuten asanblada lorezainek, gobernuaren eskaintza onartu edo ez erabakitzeko. Enviser enpresa proposamenaren alde agertu da, baina langileek atzera bota dute: iritzi diote ez dela nahikoa azken hiru hilabeteetan egin dituzten aldarriei dagokienez, eta bozkatu ere ez dute egingo. Nabarmendu dute, hain zuzen ere, gobernuak ez dituela aintzat hartu soldata-igoerei buruzko eskaerak. Gaur bilduko dira berriz langileen ordezkariak, enpresa eta Lan Saileko ordezkariak.

Martxoaren 26tik daude greban beharginak, eta aurreko astean bete zituzten 100 egun, lan-baldintza hobeak lortzeko asmoz. Horren harira, manifestazio bat egin zuten ostiral arratsaldean Gasteizko erdigunean, eta ehunka pertsonak parte hartu zuten, lorezainekin elkartasunez.


Irakurri hemen lorezaintzako langileei aurreko astean egindako elkarrizketa, grebaz, azpikontratazioaz, greba-eskubidearen aurkako erasoaz eta beste.

Iruñeko Mercaderes 18ko bizilagunek salatu dute Vidaurre Groupek pisu turistiko bihurtu nahi dituela euren etxeak
11 apartamentu turistiko egiteko udal-lizentzia lortu du enpresak, eta presioa egiten ari da maizterrei euren etxea utz dezaten, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez. Sindikatuan antolatu dira bizilagunak.