AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak, ekaineko eta uztaileko zazpi larunbatetan eta abuztuko bi astetan ekoizpenarekin jarraitzeko asmoa adierazi du

Gasteizko Mercedesen, ekaineko eta uztaileko zazpi larunbatetan lanera joatea "proposatu" die zuzendaritzak langileei. Gainera, langileen oporraldiak abuztuko aste zehatz batzuetara soilik mugatu nahi ditu, gainerako asteetan ekoizpenarekin jarraitu ahal izateko. Irailetik aurrera ere larunbat gehiagotan lan egin beharko dute beharginek. Apirilaren 27an langileen eta enpresaren arteko akordiorik gabe berrekin zioten ekoizpenari Mercedesen Gasteizko lantegian.

Mercedes enpresak Gasteizen (Araban) duen lantegiko zuzendaritzak, aurrez adostuta zeuden jaiegunak baliatu nahi ditu ekoizpenarekin jarraitu ahal izateko. Zehazki, ekaineko lau larunbatetan eta uztaileko hirutan (uztailaren 4an, 11n eta 18an) langileak lanera joatea nahi du; baita abuztuko bi astetan ere, 10etik 23ra, hain zuzen. Hala adierazi du zuzendaritzak, gaur bertan enpresako langile batzordeari helarazi dion proposamenean. Horren gauzapenak, langileen hainbat asteburu erdira murrizteaz gain, erabat baldintzatuko lituzke haien oporraldietarako datak.

Gainera, enpresaren ekoizpen aurreikuspenak betetzeko, irailetik aurrera ere beste zazpi larunbatetan lana egin beharko dutela ohartarazi die multinazionalaren zuzendaritzak langileei. Neurri horiek proposatzeko, beraz, aurreikusitako ekoizpena bete beharra dagoela argudiatu dute, automobilgintzaren sektorearen "ziurgabetasun egoera" aipatzeaz gain. Hala, proposamena aurrera ateraz gero, beharginen oporraldietarako, abuztuko lehen eta azken asteak eta iraileko aurreneko bi asteak leudeke soilik.

Lanera itzulera

Martxoaren 16an langileek Mercedes ixtea lortu zutenetik, hainbat astez egon zen etenda lantegiko ekoizpena. Apirilaren 27an, ordea, langileen herena behartu zuten lanera joatera, zuzendaritzaren eta langile batzordearen artean akordiorik egon gabe.

Apirilaren 30ean, langile batzordeak argitaraturiko prentsa-ohar batean, enpresaren jarrera autoritarioa eta hainbat hedabideren kolaborazioa salatu zituzten. Zehazki salatu zuten, ETB-k eta TVE-k, itzulerari zegokionez, enpresaren eta langileen arteko akordio bat zegoela esan izana; baita soilik enpresari ahotsa eman izana eta langileen ahotsa baztertu izana ere. Gertakari horiek, "enpresak normaltasun faltsu bat saltzeko" duen grinaren baitan kokatu zituzten.

Langile bat eraila Luiaondoko mendietan, pinu batek kolpatuta
40 urteko beharginak basogintza enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta Luiaondoko mendietan lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera. Kolpearen ondorioz hil da, eguerdi aldera.