AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Olabide Ikastolan, bi langile bota eta euren lana azpikontratatu dute

Administrazio-lanak egiten zituzten bi beharginek, eta salatu dute "arrazoi ekonomikoengatik" kaleratu dituztela.

Gasteizko (Araba) Olabide Ikastolako langile-batzordeak jakinarazi duenez, administrazio-lanak egiten zituzten bi langile kaleratu dituzte, lan horiek azpikontratatzeko. Gainera, lanean jasandako "jazarpen morala" ere salatu dute kanporatutako beharginek. Azken egunetan, langile-batzordeak deituta, protestak izan dira Ikastolan bertan, kaleratzeak salatzeko.

"Arrazoi ekonomikoengatik" bidali dituzte kalera bi beharginak, eta langile batzordeak seinalatu du azpikontratazioak langileen prekaritatea dakarrela. Hala, beldur da Ikastolako Kontseilu Errektoreak ez ote dituen beste lanpostu batzuk ere azpikontratatuko. Mobilizazioekin jarraituko dute, kaleratutako langileak berriz har ditzaten.

Desagerturik jarraitzen du Felix Emiliano Jimenez militante mexikarrak
'Frente de Escuelas Democráticas Febrero 25' taldearen parte da irakaslea, eta ekainaren 20an desagertu zen. Agintaritzen parte-hartze posibleari buruzko susmoak atera dituzte mahaira Jimenezen gertukoek.