AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Udalak ekainaren 19an etxegabetu nahi du familia bat Alde Zaharrean

Hiru familia daude kaleratuak izateko arriskuan, eta Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak lehen etxegabetzea atzeratzea lortu bazuen ere, ezarrita dago jada bigarrenarentzako desalojo-data.

Gasteizen (Araba), PSE-EE buru duen udala ekainaren 19an saiatuko da familia bat bere etxetik botatzen. Izan ere, Ensanche 21 agentziaren bidez, hiru familia etxegabetzeko prozedurak ditu martxan udalak, Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak joan den martxoan salatu zuenez.

Lehenengo etxe-kaleratzea apirilaren 23rako zegoen finkatuta, baina hura behin-behinean gelditzea lortu zuen sindikatuak; eta, orain, bigarren familia baten desalojo-data zehaztu dute: ekainaren 19an etxegabetu nahi dituzte. "Beste behin, udalak ez du zalantzarik egiten familia zaurgarri bat eta 4 urteko ume bat kalean uzteko momentuan", azaldu du sindikatuak. Eta nabarmendu du, gainera, oraingoan bederatzi eguneko tartea baino ez dela izango familiak jakinarazpena jaso duenetik kaleratua izan arte.

"Aurreko etxegabetzea bezala, hau ere gelditzera goaz. Dagoeneko sindikatuan lanean jarri gara judizialki etxegabetzea atzeratu ahal izateko", jakinarazi dute sindikatuko kideek. Dena den, berriei adi egoteko eskatu dute, eta deialdi bat zabaldu dute jada desalojoa ezarrita dagoen egunerako: goizeko 09:00etan Korreria kaleko 70. zenbakira bertaratzera deitu dute, etxegabetze ororen aurka.

Mezu batek Cerdan inplikatzen du PSOEren 2014ko primarioetako ustezko iruzurrean
Pedro Sanchezi garaipena eman zion barne-prozesua manipulatu egin zutela erakusten duten zenbait komunikazio aurkitu dituzte, antza denez.