AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Udalak ezabatu egin du 'Justizia' zioen margoketa Martxoaren 3aren monolitotik

Sarraskiaren 49. urteurrenean, eraildako langileentzako justizia eskatzen zuen pintaketa bat kendu du udalak. Arratsalderako, berriz margotu dute aldarria.

Gaur betetzen dira 49 urte Gasteizko (Araba) sarraskitik: Espainiako Polizia Armatuak 1976ko martxoaren 3an erail zituen bost behargin, lan-baldintza hobeen eta askatasun politikoen aldeko greba orokor baten testuinguruan. Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente, Jose Castillo Garcia, Pedro Maria Martinez Ocio eta Bienvenido Pereda Moral izan ziren hildakoak. Haien omenez dago monolito bat Zaramaga auzoan, eta haren parean, margoketa bat azaldu da gaur goizean goiz: Justizia zioen, bere garaian lurreko baldosetan odolez idatzi zuten modura.

PSOE buru duen Gasteizko Udalak, baina, azkar erantzun dio aldarriari. Martxoak 3 elkarteak salatu duenez, Gasteizko Udaltzaingoaren aginduz, goizean bertan ezabatu dute pintaketa udalak kontratatutako garbiketa-enpresako langileek. Zentsura horren aurka, arratsalderako, baten batek berriz margotu du aldarria monolito parean, eta argi irakur daiteke oraintxe: Justizia. Handik hasten da, urtero-urtero, sarraskian eraildako langileak oroitzen eta justizia erreibindikatzen duen manifestazioa.

Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.