AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko zentro batean erasotua izan ostean, emakume batek adierazi du sarri jotzen duela semeak

Astelehen goizean, 50 urteko gizonezko batek haren amari egin zion eraso Gasteizko osasun zentro batean, bere bila joan zenean. Gero emakumeak medikuari esan zionez, maiz jotzen du semeak.

Gizonezko bat atxilo eraman dute Gasteizen (Araba), ama jotzeagatik, etxeko indarkeria delitua leporatuta. Iragan astelehenean, martxoak 16, Arabako hiriburuko osasun zentro batean egin zion eraso adineko emakumeari. Antza, erasotzailea bere bila joan zen zentrora, eta orduan jo zuen.

EITB-ren arabera, gizona "arazoak" sortzen ari zelako jaso zuen abixua Gasteizko Udaltzaingoak, eta osasun zentrora bertaratu ziren. Gero medikuarekin izan zen emakumea, eta adierazi zion sarri jotzen duela semeak, eta hortaz, astelehenekoa ez zela eraso bakarra izan.

Aurreko astelehenean bertan jakinarazi zutenez, Sorazulen (Gipuzkoa) 74 urteko emakume bat erail zuen haren semeak. Gorpua topatu zutenean, kolpe bat zuen aurpegian.

Anbulantzietako langileek salatu dute babeserako materialik gabe jarduten dutela
Langileek salatu dutenez, "babeserako oinarrizko neurriak" ez dira betetzen haien lanpostuetan. "Anbulantzietan aritzen garen langileok gure burua babestu ezin badugu, Covid-19 birusa paziente batetik bestera transmititzeko kanala gara", adierazi dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpikontratatutako Ambuiberica enpresak kudeatzen du sektorea.