AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur deklaratu behar izan dute Itxaso Zalduak, Ruben Gelbentzuk eta Jon Lizarribarrek, 2002ko ekintza baten harira

Bideokonferentzia bidez egin dituzte adierazpenak, eta ukatu egin dute 2002an Leitzako ekintza batean parte hartu izana. Mikel Karrera preso politikoa ere auzipetu dute kausa horren harira. Itxaso Zaldua uztailean atxilotu zuten, eta hura ere preso dute ordutik.

Itxaso Zaldua hernaniarrak, Ruben Gelbentzu andoaindarrak eta Jon Lizarribar urnietarrak inputatu gisa deklaratu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, bideokonferentzia bidez. 2002an Leitzan (Nafarroa) izan zen ekintza batean parte hartzea leporatzen diete, baina ukatu egin dute akusazioa, bai eta garai hartan ETAko kide izatea ere. Guardia zibil bat hil zen ekintza horretan.

Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak Mikel Karrera preso politikoa ere auzipetu du kausa horrekin lotuta. Hain zuzen, Leitzako ekintzan parte hartzea, lehergailuak izatea eta talde armatuko kide izatea egozten dio. Morenoren akusazioak Guardia Zibilak uztailean igorritako txosten bat du oinarri.

Zaldua uztailean atxilotu zuten beste kausa baten harira, eta preso dute ordutik.

Borrokan jarraitzen dute Igorreko Kelvion enpresako langileek, lantokiaren itxieraren aurka
36 eguneko greba egin dute langileek, eta uko egin diote zuzendaritzaren akordio proposamenari, zeinak 73 beharginak kaleratzea barne hartuko lukeen. Aurrerantzean ere mobilizazioak egingo dituzte.