AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur ere ehunka lagunek adierazi diete elkartasuna Iruñeko atxilotuei, eta kalabozoetan zein baldintzatan izan dituzten jakinarazi dute haiek

Gaurko gaua ere Iruñeko Udaltzaingoaren ziegetan igaro beharko dute hamar gazteek, eta bihar pasatuko dira epailearen aurretik Nafarroako Probintzia Auzitegian. Gaur arte ez diete utzi haien konfiantzazko abokatuekin egoten, baina zein baldintzatan dituzten azaldu ahal izan dute jada. Besteak beste, ez diete utzi arroparik jasotzen, ez eta behar duten guztietan komunera joaten edo ura edaten ere, eta gutxieneko osasun-neurriak ere ez dizkiete bermatu. Auzibide berdinaren barruan, beste bi pertsona deitu dituzte deklaratzera, baina sekretupean jarraitzen du poliziaren ikerketak.

Atzo bezala, ehunka pertsona batu dira gaur Errotxapeako (Iruñerria, Nafarroa) Plaza Gorrian, atzo atxilotutako hamar gazteei elkartasuna adierazteko eta haien askatasuna exijitzeko. Poliziaren esku jarraitzen dute atxilotuek, eta Iruñeko Udaltzaingoaren kalabozoetan eman beharko dute gaurko gaua ere. Bihar lekualdatuko dituzte Nafarroako Probintzia Auzitegira, epailearen aurretik igaro daitezen. Hark erabakiko du aske utziko dituzten edo ez.

Sekretupean dago oraindik polizia-operazioak oinarri duen ikerketa, baina gaur jakinarazi dutenez, beste bi pertsona deitu dituzte deklaratzera auzibide berdinaren harira. Atzokoan hainbat iturrik baieztatu zutenez, "talde kriminal" bati lotutako hainbat delitu egozten dizkiete atxilotutako gazteei, eta miaketetan askotariko materiala konfiskatu zieten polizia-agenteek.

Baldintzak kalabozoetan

Gaur arte ez diete utzi atxilotuei haien konfiantzazko abokatuekin aurrez aurre egoten. Hala, gaurkoan jakinarazi ahal izan dute zein baldintzatan dituzten gatibu ziegetan. Besteak beste, salatu dute ez dietela behar duten guztietan utzi komunera joaten edo ura edaten, eta gaua pasatzeko manta bat besterik ez dietela eman.

Gutxieneko osasun-neurriak ere ez dizkietela bermatu esan dute; izan ere, COVID-19a dela-eta, bakartuta behar luke egon atxilotuetako batek, baina kalabozoetan guztiak ondoan dituztela azaldu dute gazteek. Bestalde, ez diete musukoak aldatzeko aukerarik eman atxikita dituztenetik. Gainera, haien gertukoei ez diete utzi oinarrizko zenbait material helarazten, esaterako, aldatzeko arropa eta higienerako materiala.

Argazkiak: GEDAR LANGILE KAZETA eta Errotxapeako Gaztetxea

Bardeako tiro-poligonoaren aurkako dinamika abiatu dute Nafarroako Erriberako eta erdialdeko hainbat gazte eragilek
Tiro-poligonoaren eta "ordezkatzen duen" guztiaren aurka "protesta egiten eta borrokatzen" jarraituko dutela azaldu dute Nafarroako erdialdeko eta Erriberako gazteek. Gazte Martxa bat antolatu dute ekainaren 26rako.