AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur ere ITP Aeroko langileen aurka bortizki oldartu da Ertzaintza

ITP Aeroren Barakaldoko eta Sestaoko lantegietatik 90 behargin kanporatu nahi ditu zuzendaritzak, eta kaleratze horiek gaur dira gauzatzekoak. Goizetik ekin diete protestei langileek, baina gaur ere Ertzaintza bertaratu eta bortizki egin du langileen aurka.

Greba mugagabean dira Barakaldoko (Bizkaia) eta Sestaoko (Bizkaia) ITP Aero Casting enpresako langileak. Zuzendaritzak iazko udazkenean iragarri zituen kaleratzeak Zamudion (Bizkaia), Sestaon nahiz Barakaldon. Azkeneko bi horietan, hain zuzen, 90 behargin kaleratzea da zuzendaritzako kideen asmoa.

Langileek urtarrilaren 7an erabaki zuten berriro grebara jotzea, egun horretan jaso baitzuten bi fabriketatik kanporatuak izango zirenen zerrenda. Zehazki gaurko zegoen finkatuta 90 langile horien kaleratzea; hori dela-eta, mobilizazioei heldu diete goizetik.

Goizeko aurreneko orduan eserialdia egin dute lantokiaren aurrean. Beste behin ere, ordea, Ertzaintza bidali dute beharginak bidetik kentzeko. Polizia-agente ugari bertaratu dira, eta bortizki oldartu dira haien aurka, lurretik indarrez mugiaraziz.

Urtarrila erdialdean ere Ertzaintza lantegira bidali zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, protestan ziren langileen aurka.

- Argazkiak: LAB Ezkerraldea

Bihar epaituko dituzten kideei elkartasuna adierazi diete Hernaniko kaleetan
Bihar, otsailak 2, Hernaniko (Gipuzkoa) bi lagun epaituko dituzte Donostiako Epaitegian, 2017ko udan egindako okupazio bat dela-eta. Epaiketa salatzeko eta epaituko dituzten kideen absoluzioa exijitzeko manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean Hernaniko kaleetan.