AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur etengo du ekoizpena Nafarroako Volkswagenek

Pieza gabeziagatik utziko du bertan behera gaurko ekoizpena. Antza, aste honetako gainontzeko egunetan ohiko jardunari helduko dio.

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du, gutxienez egun batez. Ibilgailuak egiteko piezak falta dituela esan du zuzendaritzak, eta une honetan egoera "desegonkorra" dela erdieroaleen horniduran. Oraindik ez dago argi gaurko geldialdiaren ondorioz lan-erregulazioko espediente bat ezarriko dieten langileei edo jardunaldi industrial modura hartuko duten eguna.

Enpresako zuzendaritzaren esanetan, jarduna ohikoa izango da aste honetako gainontzeko egunetan; alegia, ekainaren 14tik 17ra bitartean.
28 tokitan egingo dituzte aurtengo Gazte Topagune Sozialista aurkezteko saioak
Uztailaren 20tik 24ra bitartean izango da Gazte Topagune Sozialista, Durangon, eta asteburu honetan hasiko dira aurkezpen saioak. Bono orokorrak salgai daude jada.