AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur greba eginen dute Bizkaibuseko langileek

Avanza enpresa taldeak 2020ko hitzarmena berritzeari uko egin ondoren erabaki dute langileek lanuztera deitzea. Ituna berritu ez, eta enpresak murrizketak ezarri nahi dituela salatu dute gidariek.

Bizkaibuseko beharginen lan-hitzarmena 2020an iraungi zen eta Avanza enpresa taldeak hura berritzeari uko egin dio. Ituna berritzeari muzin egiteaz gain, murrizketak ezarri nahiz arlo batzuk bete gabe utzi ditu enpresak. Hala, beharginek grebara deitu dute gaurko, urtarrilaren 7rako, egoerak behartuta. Martxoan eta otsailean ere grebara jotzeko asmoa dute, beharrezkoa balitz.

Elkarretaratzera deitu dute langileek Lemoako (Bizkaia) autobusen garajean goizeko 05:00etarako eta, ondoren, manifestazioa hasi dute Bilbon (Bizkaia) goizeko 09:00etan. Manifestazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioaren egoitzan amaituko da; izan ere, Aldundia "zerbitzuaren azken arduraduna" dela seinalatu dute langileek, eta "hainbesteko diru publiko partida" jasota, hori langileen lan-baldintzetan zein zerbitzuan islatu behar dela diote.

Avanzak zerbitzuaren kudeaketa erosi zuen, baina zerbitzua, izatez, Aldundiaren menpe dagoela seinalatu du ELA sindikatuak, bai eta hura "oso-osorik finantzatzen duela" ere. Antza, hitzarmena berritzeko prozesuaren blokeoa enpresa taldeak kudeaketa eskuratu orduko izan zen, bai eta lan-baldintzen aldaketak ere.

Pertsona etxegabe bat hilik topatu zuten abenduaren 31n Irunen
Irunen hainbat urtez bizi izan den pertsona migratu bat da hildakoa; diagnostikoaren arabera, arnas gutxiegitasunagatik hil zen.