AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur hasi dute hilabeteko grebaldia Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek

Gipuzkoako Aldundiaren egoitzaren aurrean bildu eta protesta egin dute gaur adinekoen egoitzetako beharginek. Hala hasi dute lan hitzarmenaren aldeko hilabeteko greba; deialdi berriarekin, 149 izango dira borroka luze honetan egin dituzten greba egunak.

Duela egun batzuk iragarri bezala, hilabeteko grebaldia hasi dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek; gaur hasi, eta abenduaren 11ra arte luzatuko da. Gipuzkoako Aldundiaren Donostiako (Gipuzkoa) egoitzaren aurrean protesta eginez abiatu dute borrokaldia, gaur eguerdian. Hala, gatazka honetan Aldundiak duen erantzukizuna azpimarratu dute; izan ere, beharginek sarri azaldu dute behin eta berriz oztopoak jarri dituela, lan hitzarmen berriak ekarri beharko lituzkeen hobekuntzak ez ordaintzeko helburuarekin.

Luze doan borroka

Duela bi urte hasi ziren borrokan adinekoen egoitzetako Gipuzkoako langileak, lan hitzarmenaren harira, eta ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako akordioa martxan jartzen ez zela ikusita. Pasa den urteko irailean hasi zituzten grebak, eta ordutik, 118 greba egun egin dituzte. Oraingo deialdi berriarekin, 149 greba egun izango dira guztira, lan hitzarmenaren aldeko aldarrikapena helduleku.

Abenduaren 3an epaituko dituzte Aiztondoko Gazte Asanbladako bi auzipetuak, Kaxilda gaztetxearen birjabetzea dela-eta
Abenduaren 3an epaiketa izango dute Aiztondoko Gazte Asanbladako kideetako bik, Tolosako epaitegian. Egun Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea den eraikinean "usurpazio arina" egitea egotzi diete, eta irailaren 24an bertan behera geratu zen auzi saioaren ondoren etorri da saio berriaren zehaztapena. "Elkartasuna adieraztera" dei eginez, epaitegiaren parean elkarretaratzera deitu dute abenduaren 3rako, 12:30ean. Bestalde, gogorarazi dute desalojo arriskuan dagoela Kaxilda.