AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur hasiko da Gazte Topagune Sozialista, Durangon

Ikusi hemen aurtengo Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua eta ekimen bakoitzaren inguruko informazioa.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek maiatzean jakinarazi zuten, aurten, uztailean izango zela Gazte Topagune Sozialista. Oraingoan Durango (Bizkaia) aukeratu dute helmuga modura, eta gaur emango diote hasiera lau eguneko egitarauari. 17:00etan izango da harrera nagusia Durangon, eta igandera bitartean izango dira hainbat eta hainbat ekimen.

Aurten ere Gazte Topagune Sozialistaren jarraipen berezia egingo du GEDAR LANGILE KAZETAk, nagusiki, Twitter kontuaren (@GedarLangileKZ) bidez.

Ikusi hemen aurtengo egitaraua, eta ekimen zehatzen inguruko informazio zehatzagoa:
Bilboko Portutik kanporatu dituzte polizoi modura migratu nahi zuten zortzi pertsona
Bilboko Portuan bizi ziren ezkutuan zortzi pertsona albaniarrak, eta Espainiako Poliziak bota ditu handik. Haien asmoa zen portu-instalazioetara sartzea eta ontziren batera igota Erresuma Batura bidaiatzea, polizoi gisara.