AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur itzuli dira lanera Volkswageneko eta Mercedeseko langileak

Martxan dira berriro Landabengo Volkswagen eta Gasteizko Mercedes lantegiak. Mercedesen ez dute akordiorik lortu zuzendaritzak eta enpresa batzordeak, eta Volkswagenen, Alemaniako zentralak autoen ekoizpena murriztu badu ere, ezinbestean lanera bidali ditu beharginak. Gainera, krisi honen harira ezarritako aldi baterako lan-erregulazioa bukatutzat eman badute ere, bigarren erregulazio bat abiatuko dute. Mercedesek langileen herena derrigortu du lanera, eta Volkswagenek, 1.600 langile (5.000tik).


Martxoaren 16an itxi zuten Gasteizko Mercedes. Zuzendaritzaren esanetan, jardunarekin berriz hasi badira, segurtasun neurriak bete dituztelako eta langileen txandetan aldaketak egin dituztelako da. Antza, hiru txandetatik bakarra beteko da. Dena den, fabrika irekitzeko ezarritako plangintzaren harira desadostasuna azaldu dute langileek, eta EITB-k jakinarazi duenez, enpresa batzordeak ez du planaren inguruko "inolako kontratu motarik" sinatu.

Volkswagenen, aldiz, Alemaniatik esanei kontu handirik atera gabe hasiko dute ekoizpena, modu mailakatuan. Berrantolatu egingo dituzte lehenengo asteak: astelehenean, hilak 27, eta ostegunean, hilak 30, irekiko dute fabrika, lehenengo txandan. Maiatzaren 4tik aurrera, soilik goizez lan egingo dela adierazi du enpresak, lehenengo txanda eta bigarrena aldizkatuz.


Bigarren aldi baterako erregulazioa ate joka

Volkswagen enpresak aldi baterako lan-erregulazio txostena jarri zuen martxan Covid-19ak sortutako krisialdia hastean, eta aurki amaitutzat emango badute ere, aurtengo bigarren txostena ezarriko dute. Abenduaren 31ra arte iraungo du; pandemiaren araberakoa izango da, baina. Izan ere, dosierra "osasun zein ekoizpen baldintzen arabera" moldatuko dute, eta modu mailakatuan izan arren, ekoizpena ahalbidetuko du.

'Arazoa ez konfinatu' dinamika abiatu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, bortizkeria matxistaren aurka
Salbuespen egoeran emakume langileen egoera larriagotu egin dela azaldu du, besteak beste, %32 igo baitira Frantziako Estatuan salatutako eraso matxistak. "Krisi egoeraren ondorioak zabaltzeko, ikusarazteko eta horren kontra saretzeko" dinamika sortu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, eta "zapalduen arteko elkartasunerako eta zaintzarako deia" egin du.