AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur izango da Durangoko Gaztetxearen aurkako epaiketa azkarra

10:15ean, Durangoko epaitegi aurrean elkarretaratzera deitu dute Kaletik Gaztetxera asanbladak eta Defentsa Komunitateak.

Gaur goizean, epaiketa azkarra egingo diote Durangon (Bizkaia) Kaletik Gaztetxera asanbladako kide bati, Durangoko Gaztetxe berriaren irekieraren harira. 10:45ean hasiko da epaiketa, eta, beraz, ordu-erdi lehenago epaitegi aurrera bertaratzera deitu dute asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Gaztetxearen defentsan eta epaiketaren aurka, 10:15ean hasiko da protesta.

Kaletik Gaztetxera asanbladak duela astebete jakinarazi zuen eraikin bat birjabetu zuela Montorreta kalean, iazko abenduko desalojoaren ostean, Gaztetxe berri bat martxan jartzeko. Hainbat jabe ditu eraikinak, eta haietako batzuek elkarrizketa baztertu eta espazioa hustearen alde egin dute, Gaztetxearen aurkako prozesu judizialari bide eginez.

Joan den larunbatean, Gazte Eguna ospatu zuten Durangon, Kaletik Gaztetxerak antolatuta. Horri lotuta, Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten ehunka lagunek.

Astelehen gauean, hiru talde-eraso arrazista izan ziren Hernanin
Ospitaleratu egin behar izan dute jatorri magrebtarreko biktimetako bat. Atzo arratsaldean, AMHER SOS Arrazakeria elkarteak antolatutako protesta jendetsu bat egin zuten herrian.