AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur izango da Errakik antolatutako Erresistentzia Jaialdia

Atzo Berriozarko Ilargi parkean izan ziren Erresistentzia Jaialdirako gunea prestatzen. 17:00etan irekiko dituzte ateak.

Amaitu dira Erresistentzia Jaialdirako gunea prestatzeko lanak Berriozarko (Iruñerria, Nafarroa) Ilargi parkean. Gaur, ekainaren 18an, izango da Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak antolatutako jaialdia, 17:00etan hasita. Zortzi kontzertu eskainiko dituzte guztira; hain zuzen, Kaos Urbano, Zartako, Brigade Loco, J Martina, Bake Faltsua, Alerta Gorria, Ziakhus & Durum Solo Karne eta Raimundo el Canastero taldeek. Goizaldeko 05:00etan itxiko dute parkea.

Emakume bat jipoitu du bere mutil lagunak Bilbon
"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko berme bakarra sistema kapitalista gaindituko duen antolakuntza politikoaren garapenean dago", adierazi du Bilboko Itaiak.