AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaurko lan-heriotza salatu dute Gernikan, Kontseilu Sozialista Busturialdeak deituta

Gaurkoan bizia galdu du langile batek Gernikan (Bizkaia), aldamio batean lanean ari zela. Kontseilu Sozialista Busturialdeak elkarretaratzera deitu du iluntzerako, eta 'Basakeria kapitalistaren aurrean, sozialismoa antolatu' lelo hartuta egin dute kontzentrazioa Gernikako Merkurio iturrian.

Muruetakoa (Bizkaia) zen gaurkoan bihotzekoak jota hil den langilea, eta 66 urte zituen. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 33 langile izan dira erailak soldatapean.

Gutxienez lau eraso matxista izan dira asteburuan, Barakaldon, Tuteran eta Gasteizen
Asteburuan hiru emakume zauritu dituzte haien bikotekideek, Barakaldon, Tuteran eta Gasteizen. Gainera, genero indarkeria leporatuta ezarri zizkioten neurriak urratu ditu beste gizon batek, Arabako hiriburuan. Bestalde, larunbatean emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Gasteizko Amarika plazan.