AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaurtik aurrera lanera itzuli beharko dute CAF enpresako langileek

Berriro abian dira CAF enpresak Gipuzkoan dituen bi lantegiak. Hainbat neurri zehatz ezarri ditu enpresak, Beasaingo fabrikako laugarren atalean bereziki. 16 egunez egon da itxita enpresa, eta horietatik 13 "berreskuratu" beharko dituzte beharginek.


Zuzenean emango diote hasiera jardunari, Beasaingo fabrikako laugarren atalean izan ezik. Eremu guztietatik behargin gehien batzen dituen atala da; enpresa osoko 3.000 langileetatik, 700. Bertan, beraz, modu mailakatuan hasiko dute ekoizpena: gaur langileen erdia sartuko da lanera, eta beste erdia, asteazkenean eta ostiralean, hilak 23 eta 25.



Larunbatean lau atxiloketa eta 456 salaketa izan ziren EAEn, konfinamendua haustea leporatuta
Salaketa horietatik 247 jarri zituzten udaltzainek, eta 209 ertzainek. Guztiei egotzi diete alarma egoeran ezarritako neurriak ez betetzea.