AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaurtik hasita, 22 gazte epaituko dituzte VOXen mitin baten aurkako protestak direla-eta

VOXek duela bi urte egin zuen mitin bat Bilboko Euskalduna jauregian, eta protesta egiteko bertaratu zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza. Istiluak izan ziren, eta horren harira epaituko dituzte 22 pertsona.

2019ko urriaren 20an, Bilboko (Bizkaia) Euskalduna jauregian egin zuen mitin bat VOX alderdiak, eta jende ugari elkartu zen aurrean, protesta egiteko. Protesta antifaxistan zeudenen aurka jo zuen Ertzaintzak, eta kargaren ostean, istiluak izan ziren hainbat orduz. Bilboko zenbait kale itxi zituzten hainbat gaztek, besteak beste, edukiontziak erabilita, eta atxiloketak izan ziren.

Istilu horien harira, 22 gazte epaituko dituzte orain, bi urte beranduago; adingabeak dira haietako sei. Gaur, bihar eta etzi izango dira epaiketa-saioak, eta "ordena publikoaren aurka egitea" leporatzen diete guztiei. Delitu hori dela-eta, bi urteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte bakoitzarentzat. Auzipetuetako biren kasuan, gainera, "kalteak eragitea" ere egozten diete; hala, dirudienez, beste bi urteko kartzela-zigorrak eska ditzakete haientzat.

Eraso homofoboa jasan du bikote batek Uribarri Ganboako urtegian
Harri bat bota eta "maricón de mierda" ohikatu zieten bi gizoni atzo arratsaldean, Arroiabeko hondartzan.