AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazatik irten nahi duten palestinarrei milaka dolar kobratzen ari dira

Militar egiptoarrak ari dira ihesean doazen palestinarrei dirua eskatzen. Estatu sionistak emandako zerrenda beltz bat omen daukate, mugatik nor igaro daitekeen eta nor ez adierazten duena.

Palestinako familia batek El Salto-ri azaldu dionez, sionisten eraso kriminaletatik ihesi doazen palestinarrei dirua kobratzen ari dira Egiptoko mugan. Une honetan, Euskal Herrian, Egipton eta Jordanian banatuta bizi dira familia horretako kideak. Zenbaitek joan den otsailean erabaki zuten Gazako Zerrendatik ihes egitea, Egiptoko muga igarota.

Mugara heltzean, familiako kideetako batzuei pasatzen utzi zieten; nazionalitate jordaniarreko agiriak erakutsi zituzten. Senideetako bati, baina, ez zioten Gazatik irteten utzi nahi, berak ere pasaporte jordaniarra izan arren. Israelgo Estatu sionistak emandako zerrenda beltz bat zeukatela esan zuten soldadu egiptoarrek, muga nork igaro behar ez duen seinalatzeko, eta zerrenda horretan omen zegoen bere izena.

Dena den, truke bat proposatu zioten Egiptoko militarrek: diru kantitate bat ordaintzen bazuen, muga igarotzen utziko ziotela jakinarazi zioten. El Salto-ren arabera, palestinar bakoitzeko, 5.000 eta 10.000 dolar artean kobratzen ari dira soldadu egiptoarrak, eraso sionistetatik ihesi doazenei Gazatik irteten uztearen truke. Batzuek hainbat hilabete behar dituzte diru hori guztia biltzeko; horixe izan da aipatutako komunikabideak elkarrizketatu dituen palestinarren eta euren senideen kasua.

Militarrek eskudirutan baino ez dute kobratzen, eta dolarretan. Nabarmendu dute, gainera, ez dela ezkutuan egiten den ordainketa bat: soldaduak beraiek dira dirua jasotzen dutenak.

Mezularitza aplikazioetako mezuak legez kontrolatu ahal izateko urratsak egiten jarraitzen du Europak
Oraingoz, Europar Batasunak atzeratu egin du 'Chat Control' delako legeari buruzko bozketa, baina mezuen zifratze-sistema apurtzeko neurriak mahai gainean daude aspalditik. Whatsappeko eta Signaleko mezuak miatu ahal izatea barne hartuko luke legeak.