AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte bat epaitu dute Zestoako Gaztetxe berriaren birjabetzearen harira

Auzipetuaren absoluzioa eskatu zuen atzo fiskalak, eta ebazpenaren zain geratu dira Zestoako Gazte Asanbladako kideak. Berriz deitu dute Eliza negoziatzera.

Atzo izan zen Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxearen birjabetzeari loturiko epaiketa. Azpeitiko (Gipuzkoa) epaitegian epaitu zuten gazte bat, eta 10:45ean hasita, protesta bat izan zen eraikinaren aurrean: Epaiketa gelditu. Soluzioa orain! leloaren pean elkartu ziren hainbat lagun.

Zestoako Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, auzipetuaren absoluzioa eskatu zuen fiskalak atzoko saioan. Epailearen ebazpenaren zain daude orain, baina Elizari dei bat egin diote berriz: negoziatzera eser dadila eskatu diote beste behin ere.

Gazte Asanbladak joan den otsailean hartu zuen zentroko Elizondo eraikina izandakoa, Gaztetxe berria han kokatzeko. Izan ere, bi urtetik gora daramatza Gaztetxea birkokatzeko borrokan, eta udalarekin eta Elizarekin sortutako elkarrizketa-mahaian Gaztetxea Elizondora aldatzeko konpromisoa hartu zen arren, oraindik ez da hitza bete. Horregatik egin zuten gazteek eraikina birjabetzeko hautua. Okupazioaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen, ordea, Gipuzkoako gotzaitegiak, eta horren ondorioz epaitu zuten atzo gazte bat.

La Gaietana espazioa hustu du poliziak Bartzelonan
Data irekiko huste-agindu bat zegoen indarrean Alellako La Gaietanaren kontra. Gaur goizean bertaratu dira mossoak, eta eraikina indarrez hustu dute.