AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte bat hil da Erandion, poliziarengandik ihesean ari zela

Merkataritza-gune batean ustez lapurreta egin eta gero, atzetik joan zitzaizkion segurtasun-langileak, eta Asua ibaira salto egin zuen 19 urteko gazteak. Hiru ordura aurkitu zuten hilotza.

Bizkaiko Suhiltzaileek atzo arratsaldean jakinarazi zuten "poliziarengandik ihes egin" zuen pertsona batek Asua ibaira egin zuela jauzi, Erandio (Bizkaia) parean. Antza, merkataritza-gune batean ustez lapurreta egiteagatik joan zitzaizkion atzetik hango segurtasun-langileak; ihesean ari zela, ibaira salto egin zuen azkenean, 19:30ak aldera.

Handik hiru ordu ingurura topatu zuten gaztearen gorpua; 19 urte zituen.

Greba mugagabean daude Hondarribiko udal garbitzaileak
ISS Facility Services enpresaren "pasibotasuna" eta Hondarribiko Udalaren "borondate falta" ikusita, greba mugagabera jo dute garbitzaileek; 2011tik berritu gabe daukate hitzarmena, eta 109 greba egun egin dituzte martxotik.