AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte bat lurrera bota eta atxilo eraman du Espainiako Poliziak Iruñean

Espainiako Poliziak Jarauta kalean bizikletan zihoan gazte bat bota du lurrera, eta gero, atxilotu egin du. Jazotakoa ikusi duten bizilagunek protesta egin dute balkoietatik, eta "Viva España" oihu artean erantzun dute poliziek.

Hainbat norbanakok sare sozialetan eman dute Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean jazotakoaren berri: gaur, apirilak 13, gazte bat lurrera bota eta atxilotu du Espainiako Poliziak, Jarauta kalean.

Bizikletan zihoan gaztea, eta lekukoetako baten arabera, bere atzetik joan dira poliziak. Kale erdian trebesean jarri dira autoarekin, eta orduan, gaztea lurrera jaurti, besoetatik heldu eta eskuburdinak ipini dizkiote. Espainiako Poliziaren auto gehiago bertaratu dira Jarautara, eta atxilo eraman dute.

Balkoietatik protesta egin dute gertatutakoa ikusi duten hainbat bizilagunek. Azaldu dutenaren arabera, "Viva España" oihuekin erantzun diete poliziek megafonotik.

'Jazarpenari bidea itxi!' dinamika sortu dute hainbat eragilek Bilbon
GKSk martxoan aurkeztutako salaketa kanpainarekin bat eginez, 'Jazarpenari bidea itxi' dinamika abiatu dute Bilboko zenbait eragilek. "Gutxienez osasun-krisiaren aurrean harturiko neurriek irauten duten bitartean" izango da martxan, eta helburua da "polizia jazarpena salatzea eta haren aurrean babesteko tresnak antolatzea".