AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte langileen pobretzearen erantzule modura seinalatu dituzte banketxeak Euskal Herriko hainbat herritan

Margoketak egin dituzte zenbait herritako sukurtsaletan, langileriaren bizi-baldintzen gainbehera salatzeko. "Gazte langileon pobretzearen erantzuletzat" jo dituzte.

Euskal Herriko hainbat herritan, pintaketa nahiz margo bidez markatuta agertu dira gaur goizean zenbait banketxeren sukurtsalak; hala nola, Kutxabankenak, Laboral Kutxarenak edota Vital Kutxarenak. Azken urteetako "ezegonkortasun egoera orokortuaren, krisi ekonomikoaren eta bizitzaren garestitzearen atzean, bankariak eta enpresari handiak ezkutatzen" direla salatu dute modu horretan; eta, zehazki, "gazte langileon pobretzearen erantzule" gisa seinalatu dituzte hala. "Langileen bizi-baldintzak gainbeheran dauden bitartean, bankarien eta enpresari handien irabaziek gora egiten dute", gaineratu dute.

Gaurkoan markatutako banketxeetan, besteak beste, "Gazte langileon pobretzearen erantzule" edota "U28 mobilizatu" mezuak idatzi dituzte; urtarrilaren 28rako, Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) antolatu dituen mobilizazioei erreferentzia eginda. Nabarmendu dute, bestalde, "egoera errotik aldatzeko" beharrezkoa dela "langileon alternatiba independentea" eraikitzea eta "bankarien eta enpresarien erasoaldiari aurre egitea".

Pertsona bat isundu dute Burgosko Gazte Zentro Sozialistaren aurkezpenean izateagatik
Irailaren amaieran aurkeztu zuten jendaurrean Gazte Zentro Sozialista. Espainiako Polizia bertaratu zen, eta espazioan zeuden kide guztiak identifikatzen saiatu zen. Isuna jarri diote haietako bati, eta baliteke zigor gehiago izatea.