AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte Sozialisten Topagunea, hitzaldiz hitzaldi

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak lan egunak izan zituen ardatz. Langile kulturaren hedapenean eta prozesu sozialistaren lanketan sakontzea helburu, eduki politikoak lantzeko aukera ere izan zen. Ostiral arratsaldean hasita, hitzaldiek eta mahai inguruek hartu zuten topaguneko egitaraua. Hona hemen saio guztien laburpena.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatutako Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneak, lan egunak izan zituen ardatz. Hiru egunez, alorrez alor lanean aritu ziren ehunka gazte, Azpeitiko hainbat proiekturi "modu koordinatuan" eta "elkarlanean" bultzada ematen.

Dena den, langile kulturaren hedapenean eta prozesu sozialistaren lanketan sakontzea ipar, horren oinarrian dauden eduki politikoak lantzeko tartea ere izan zen asteburuan. Ostiral arratsaldean hasita, hitzaldiek eta mahai inguruek hartu zuten topaguneko egitaraua.

Hala, gazte, genero eta hezkuntza problematikak izan zituzten hizpide lehenengo, eta gero, gazte antolakundeen inguruan mintzatu ziren, Jarraikortasuna eta hausturak izenpean. Larunbatean, aldiz, prozesu sozialista zein koiuntura ekonomiko globala eta sozialismoaren eraikuntza aztertu zituzten ehunka gaztek, hainbat hizlariren eskutik.

Hona hemen topagunean izan ziren saioen laburpenak, hitzaldiz hitzaldi

Mugimendu feministak deituta ehunka lagun kalera atera dira Zumaian eraso sexisten aurka
Pasa den larunbatean gertatu zen erasoa Zumaian. Gau partean, bi emakumek aurre egin behar izan zioten gizonezko baten erasoari, etxera bidean. Izan ere, azken horrek jarraitu eta jazartu egin zituen. Atzo, Zumaiako mugimendu feministak deituta, ehunka lagunek hartu zituzten Zumaiako kaleak erasoa salatzeko.