AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte Sozialisten Topagunearen balorazioa eta laburpen bideoa

Topagunearekin prozesu sozialistak "aurrerapauso kualitatibo handia" eman duela uste dute Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak. "Botere sozialista metatzeko", bizitzako eremu guztietan lan gaitasunen antolaketa gauzatu behar dela azpimarratu dute. Bide horretan, "lan egunen eraginkortasuna", eta antolakuntza eta koordinazio gaitasuna azpimarratu dituzte. Bestalde, "formakuntza politikoak" ere bere funtzioa bete duela diote; eduki hori "eguneroko jarduna gidatzeko" militantziari eskainitako tresna modura kokatuz. Topaguneak "komunitate politikoa indartzeko" helburua ere bete duela iritzi dute, eta militanteei euren eguneroko jarduna eskertu diete.

Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, ekainaren 12tik 16ra izan zen Gazte Sozialisten Topagunea, Azpeitian (Gipuzkoa), eta ekimenaren inguruko balorazioa plazaratu berri dute bi antolakundeek. Batetik, prozesu sozialistari bultzada eman dion "topagune kontzeptu berria" mahaira atera dutela azpimarratu dute, eta hala, militanteek Azpeitian egindako "lan umil eta diziplinatua" goraipatu dute. Topagune eredu hori "botere sozialistaren eraikuntza estrategiarekin" harremanean dagoela ere adierazi dute; baita Azpeitiko "proiektu sozialak" bultzatzeko egindako lanak, indar antolatuari esker gauzatu ahal izan dituztela ere.

Bestetik, topagunean eskuratutako gaitasun tekniko eta politikoei dagokienez, egunerokoan lanerako baliatu ahalko dituzten tresna modura kokatu dituzte. Hala, GKS eta IAren arabera, borondate sozialista duen komunitate politikoari indartzen jarraitzeko bultzada eman dio topaguneak.

Laburpen bideoa

GEDAR LANGILE KAZETAk topagunean izan diren ekimenak jaso ditu laburpen bideo batean. Besteak beste, lan egunetan egindakoa, hitzaldien irudiak, kultur eskaintza, otorduak zein amaierako ekitaldiaren uneak biltzen ditu ikus-entzunezkoak.


Zeberioko Gazte Asanbladak "gune askea" lortu du
Urkiaga Txikerra izeneko baserrira sartu dira Gazte Asanbladako kideak, "herrian zein gizartean nabarmenak diren hutsuneak betetzea helburu". Asanbladako kideek azaldu dutenez, "elkar-zaintzan oinarritutako harremanak sustatzeko eta izaera kolektiboa berreskuratzeko" baliatuko dute espazioa, besteak beste. Auzolanak egingo dituzte datozen egunetan.