AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte Topagune Sozialistaren abestia kalean da: 'Zaldi gorri'

Bris taldeak eta Elenek sortu dute Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren aurtengo kanta. Ikusgai dago bideoklipa.

Hiru aste geratzen dira 2024ko Gazte Topagune Sozialistarako: urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean izango da Altsasun (Nafarroa). Ikasle Abertzaleakek (IA) eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egitarauaren berri eman zuten asteartean, eta gaur, berriz, Topagunearen abestia aurkeztu dute: Zaldi gorri. Bris taldea eta Elene arduratu dira aurtengo kanta sortzeaz.

Hona hemen Zaldi gorri abestiaren hitzak, osorik:

Korrika goaz lauhazka

Inguru guztia sutan
Zaldi gorri
Atzera biratu barik
Ez da galtzeko astirik
Zaldi gorri

Mundurik ez da amaitzen
Nahiz hasia den erortzen
Zaldi gorri
Ez da posible ihesik
Bidea hartzea baizik
Zaldi gorri

Hasi, hasi
Bide hontan, bide hontan
Jauzi, jauzi
Hegal egin, egin hegal
Hautsi, hautsi
Behar dena, behar dena
Eutsi, eutsi
Zaldi gorri, zaldi gorri

Zaldunik ez jaberik ez
Zerumugak beldurrik ez
Zaldi gorri
Ireki zabal ostertzak
Helmuga dira guretzat
Hasi, hasi
Bide hontan
Jauzi, jauzi
Hegal egin (egin hegal)
Hautsi, hautsi
Behar dena
Eutsi, eutsi
Zaldi gorri

Ezin da gelditu
Gelditu atzean
Ez dago hasierarik
Helmugarik ez duenik


Azken eraso matxistak salatu ditu Itaiak
Aste honetan emakume bat erail du gizon batek Errotxapean, eta beste gizonezko batek egindako hainbat sexu-eraso atera dira argitara Tolosan. Itaiak protestak egin ditu Euskal Herriko hainbat herritan.