AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte Topagune Sozialistaren egitarauaren aurrerapena egin dute

Altsasuko Topagunean izango diren hitzaldien berri eman dute GKSk eta IAk, eta sarreren salmenta martxan jarri dute Internet bidez.

Pixkanaka, Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistari buruzko berriak ematen ari dira Gazte Koordinadora Sozialista eta Ikasle Abertzaleak. Atzo, hain justu, egitarauaren aurrerapen txiki bat egin zuten: Topagunerako antolatu dituzten hitzaldiak zein diren jakinarazi zuten, eta aisialdi eskaintzaren berri eman zuten.

Lau hitzaldi nagusi izango dira Topagunean: Krisi kapitalista eta estrategia sozialista berriaren oinarriak, Borroka ekonomikoa ikuspegi sozialistatik aztertuz, Askatasun politikoen aldeko borrokaren garrantzia eta Zapalkuntzei aurre egiteko metodologia politikoaz. Bestalde, mahai-inguru bat ere egingo dute: Euskal Herriko testuinguru politikoa aztergai.

Aisialdi eskaintzari dagokionez, oraindik zehaztapenetan sartu ez badira ere, azaldu dute askotariko ekitaldiak izango direla; besteak beste, kontzertuak, bertso musikatuak, gaubelak, kirol erakustaldiak, Olinpiadak, DJ saioak, erakusketak, tailerrak, bakarlariak, umore ikuskizun bat eta otordu bereziak.

Sarrerak, salgai

Urriaren 8tik 12ra izango da Gazte Topagune Sozialista, Altsasun (Nafarroa), eta sarreren salmenta martxan dago jada. Internet bidez eskura daitezke tiketak, GKSren web-orrian.

Entzun hemen Rodeo taldeak Topagunerako sortu duen abestia, Norabidea.

Beasaingo Amore Pizzan lan-gatazka irabazi du Bateginek
Bategin Langile Autodefentsa Sareak uztailean hasi zuen borrokaldi bat, Amore Pizza jatetxeak langile bati zor zion zenbatekoa ordain ziezaion. Gatazka irabazita, amaitutzat eman du borrokaldia.