AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte Topagune Sozialistaren egitarauko hainbat ekimen aurreratu dituzte

Urriaren 11tik 15era izango da hurrengo Gazte Topagune Sozialista, Burlatan eta Atarrabian. Edizio honetarako lotutako hainbat ekimenen berri eman dute jada GKSk eta IAk.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek hilabete honetan eman dute berria: Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, urriaren 11tik 15era bitartean. "Topagunea geure antolakuntza propioz eraikitako ekimena izango da, Euskal Herriko gazte eta ikasle ugariren ekarpena oinarritzat duena", aldarrikatu zuten GKSko eta IAko kideek.

Urrira bitartean, pixkanaka joango dira Gazte Topagune Sozialistari buruzko xehetasunak zehazten, eta atzo egin zuten lehenengo aurrerapena: edizio honetako egitarauaren zenbait ekimen iragarri zituzten. Hala, jakinarazi zuten, ohi bezala, "aktualitate ekonomiko, politiko eta kulturala" lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak izango direla Topagunean; bai eta askotariko tailerrak, kirol ikuskizunak, Olinpiadak eta korto lehiaketa bat ere.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, hainbat musikarik hartuko dute parte Topagunean. Oraingoz, sona handiko zenbait musika talde eta artista izango direla eman dute aditzera antolatzaileek: besteak beste, Elio Toffana eta Ill Pekeño & Ergo Pro rap abeslariek eskainiko dituzte kontzertuak, bai eta Merina Gris, Añube, Toc, The Lio eta Against You taldeek ere.

Bono orokorrak, salgai

GKSren web-orrian eros daitezke jada Topagunerako bono orokorrak, eta hainbat salmenta-puntu ere jarri dituzte martxan Euskal Herriko zenbait herritan. Zehazki, ondoko tabernetan daude eskuragai bono orokorrak: Haginpe (Azpeitia, Gipuzkoa), Raku (Tolosa, Gipuzkoa), Urka (Donostia, Gipuzkoa), Bidaide (Bilbo, Bizkaia), Zulua (Lekeitio, Bizkaia), Mesoi Barria (Durango, Bizkaia), Ostarte (Burlata), Ezpala (Iruñea, Nafarroa), Arkangoa (Altsasu, Nafarroa), Berri (Lizarra, Nafarroa), Koxkila (Lesaka, Nafarroa) eta Elizondo (Gasteiz, Araba).

Europako Batzordeak argitaratu du zein izango den datorren Espainiako Gobernu berriak jarraitu beharreko norabide politikoa
Asteburu honetan izan dira Espainiako Kongresua eta Senatua aukeratzeko hauteskunde orokorrak. Emaitza horietatik saiatuko dira Espainiako Gobernu berria osatzen, Europako Batzordeak orain dela hilabete Espainiako Estatuari egindako erreforma "gomendioak" ezarri beharko dituena 2024rako. Horien artean aipatzen dira Ukrainako gerraren eta energiaren prezioen igoeraren eraginez harturiko "neurri sozialak" kentzea eta gastu publikoa murriztea.