AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazteek etxebizitza-merkatuan duten parte-hartzea %40ra jaitsi da Espainiako Estatuan

Gazteen erdiak baino gehiagok etxebizitza bat alokatzea bilatzen dute, eta %5ek soilik lortzen dute erostea, 'Fotocasa'-ren 'Gazteak eta etxebizitzaren merkatua 2024an' txostenaren arabera.

18 eta 34 urte bitarteko gazteek Espainiako Estatuko etxebizitza-merkatuan duten parte-hartzea beste puntu bat jaitsi da azken urtean, %40an kokatuz, Fotocasa atariaren Gazteak eta etxebizitzaren merkatua 2024an txostenak dioenez. Datu horrek murrizketa nabarmen bat adierazten du, 2022an %48koa baitzen parte-hartzea. Gazteen %5ek baino ez dute etxebizitza bat erosi merkatuan, eta erdia baino gehiago dira (%51) alokairua bilatzen ari direnak.

Alokairuan hartzeko etxebizitza bat modu aktiboan bilatzen duten gazteen tasa altua da oraindik, baina soilik %11k lortu dute benetan maizter bihurtzea, eta zifra hori bi puntu jaitsi da 2023tik. Bilaketa-lanetan ari direnen %13, aldi berean saiatzen dira alokairurako eta erosteko etxe bat topatzen. %37, berriz, soilik erosteko zerbait aurkitzen saiatzen dira, aurreko urtean baino %34 gehiago.

Gainera, txostenak erakusten du 25-34 urte arteko pertsonak direla aktiboenak merkatuan, %44ko parte-hartzearekin, nahiz eta 2023an %46 murriztu zen hori. Interesaren edo ahalmenaren beherakada orokor horrek erakusten du gero eta oztopo handiagoak daudela bai jabetzara bai alokairura iristeko, lehia handiko eta prezio altuko testuinguru batean, eta bereziki gazteei eragiten diela horrek.

80 milioi helduk daukate jokoarekiko mendekotasuna munduan zehar
Beste 448 milioi pertsona gehiago, gainera, ludopatian erortzeko arriskuan daudela ondorioztatu du txosten batek. Digitalizazioak eta apustuak egiteko online plataformek sektorearen hazkundea bultzatu dute, sakelakoak "kasino bat poltsikoan" dira-eta. Munduko merkatuan 84,79 mila milioi dolarreko balioa izan zuen iaz online apustuen sektoreak, eta, aurten, 97,15 mila milioi dolarrera (+%6,47) iritsiko dela aurreikusi dute.