AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazteizko Gaztetxean Topagunearen aurkezpena egitea galarazi zuten udaltzainek pasa den ostiralean

Rafa plazan egin behar izan zuten aurkezpena IAk eta GKSk. Gaztetxean presentzia poliziala oso nabaria dela eta hainbatetan jardun politikoa galarazten saiatu direla jakinarazi dute.

Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean izanda, ate irekiera ordubete lehenagorako zegoen antolatua. 17:00ak inguruan, udaltzainen hainbat auto hurbildu ziren Gasteizko Gaztetxearen sarrerara, han zeuden kideei sarrera debekatuz. Presentzia poliziala geroz eta handiagoa izan zen, eta ezinezkoa bihurtu zen aurkezpena gaztetxe barnean egitea.

Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek Rafa plazara lekualdatu zuten deialdia, eta han, euripean egin behar izan zuten Topagunearen aurkezpena.

Ostiralekoa ez da Gasteizko Gaztetxean jardun politikoa aurrera eramatea ekiditeko saiakera bakarra izan. Azken asteetan nabaria izaten ari da presentzia poliziala, eta jardun politikoa galarazteko hainbat saiakera egin dituzte, salatu dutenez.

Kaleratzeen aurka mobilizatuko dira Banc Sabadelleko langileak Hego Euskal Herrian
Iruñean, Donostian eta Bilbon mobilizatuko dira langileak, 82 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Mobilizazioen bidez kaleratzeak gelditzen ez badituzte, beharginek lanuzteak egingo dituzte urriaren 6an eta 8an.