AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaztetxe bat ireki zuten ostiralean Algortan, eta handik hainbat ordura hustu zuen Ertzaintzak

Gauean, gaztetxe ingurura bertaratu eta gogor oldartu zen Ertzaintza han zeuden pertsonen aurka; 11 zauritu eta sei identifikatu izan ziren. Legez kontrakoa izan zen gaztetxearen desalojoa.

Algortan (Getxo, Bizkaia) eraikin bat okupatu eta gaztetxe berri bat ireki zuten joan den ostiralean. Arratsalderako deituta zegoen manifestazio baten ondoren eman zuten horren berri.

Ostiral gauean bertan, eraikina okupatu eta zenbait ordura, Ertzaintzaren hainbat furgoi bertaratu ziren gaztetxe ingurura, eta han zeuden dozenaka kide gogor kolpatu zituzten. 11 pertsona zauritu zituzten ertzainek, eta beste sei identifikatu zituzten. Polizia-indar horien bidez hustu zuten gaztetxea, legez kontra.

Larunbat arratsaldean, hala, protesta bat egin zuten Algortako Txiki Otaegi plazan. Goizaldeko "desalojo ilegal eta bortitza" salatu zuten elkarretaratzean.

Pasa den abenduan, Algortan bertan kokatzen den Txorimalo gaztetxeak bertan behera utzi zuen bere "gaztetxe izaera", eta espazioa "bestelako proiektuetarako" erabiliko zela argitaratu zuten asanbladako kideek.

Jendaurrean aurkeztu dute Langile Autodefentsa Sarea Bilbo
"Lan-baldintzen defentsarako borrokaren bitartez, sozialismoaren aldeko prozesu politikoari ekarpena egitera gatoz", iragarri dute Langile Autodefentsa Sarea Bilboko kideek. Ostiralean egin zuten aurkezpen saio bat.