AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaztetxearen aldeko zozketa egingo du Errotxapeako Gaztetxeak, azken hilabeteetan jasandako errepresioa dela eta

30 identifikazio baino gehiago dituzte gainean Errotxapeako Gaztetxeko kideek, baita isun kopuru handia ere. Azken hiru hilabeteetan jasandako errepresioari aurre egiteko, beraz, Errotxapeako Gaztetxearen aldeko zozketa antolatu dute. Abenduaren 24ean izango da, Ipar Gorri tabernan, 13:00etan.

Badira hiru hilabete Errotxapeako Gaztetxeko (Iruñea, Nafarroa) kideak, lan politikoa egiteagatik, identifikazio masiboak jasan eta, epaiketa zein identifikazio horiengatik, isun ugariren esperoan daudela. 30 baino gehiago izan dira poliziek identifikatuak.

Horren aurrean, jasandako errepresioaren ondorioei aurre egin ahal izateko, Errotxapeako Gaztetxearen aldeko zozketa jarri dute martxan. Zenbaki saritua aurtengo abenduaren 24ean emango da aditzera, auzo iruindarreko Ipar Gorri tabernan. Sariak, batik bat, hiru izango dira: egurrezko erloju bat, bi lagunentzako afari bat Ipar Gorri tabernan, eta sorpresa modura utzi duten hirugarren sari bat.

Zozketan parte hartzeko deia luzatu dute gaztetxeko kideek. Horretarako, haiekin zuzenean harremanetan jartzea edota sare sozialen bidez kontaktatzea gomendatu dute.

Lehenengo greba eguna dute gaur Bilboko zamaketariek
Enpresaren iruzurren aurrean eta lan-baldintza duinen alde, 17 eguneko grebara deitu dute beharginek. Gaur hasi eta hilaren 25an emango dute bukatutzat greba hau. %100eko jarraipena izan du gaur grebak, eta gerentearen bertaratu dadin eskatzen ari dira langileak, azalpenak eman ditzan.