AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Galdakaon

Orain dela bi egun eskas gertatu zen Galdakaoko gaztetxe berriaren desalojoa, Ertzaintzak gaztetxea hustu eta tapiatu egin zuen bertako bi kide identifikatzearekin batera. Horregatik, Galdakaoko Gazte Mugimenduko kideek hainbat deialdi zabaldu zituzten, horien artean, gaur egingo den manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan.

Hainbat mobilizazio deitu dituzte Galdakaoko gaztetxeko kideek duela bi egun gaztetxea desjabetu zielako Ertzaintzak. Horren aurrean, gaztetxeko kideek egin zuten prentsaurrekoan espaziora gerturatzeko eta babesa adierazteko deia zabaldu zuten. Atzo arratsaldean kazerolada egin zuten Galdakaoko Gazte Mugimenduko kideek eta gaur manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Udaletxetik hasita.

Bihar arratsaldeko 20:30etarako kalejira ere antolatu dute kideek, izan ere, atzoko prentsaurrekoan adierazi bezala, “urteetan hutsi egon den espazio bat herriari itzultzeko eta bizitasunez betetzeko asmo irmoa” daukate. Beren “proiektu propioak egikaritu” nahi dituztela esan zuten, “elkartasunean oinarritutako harremanak eraikiz eta langile klasearen topagune izango den espazio bat sortuz”.

Maravillas Gaztetxearen aurkako epaiketa atzeratu dute
Gaur hastekoa zen epaiketa Maravillas Gaztetxearen aurka, guztira 100.000€tik gorako isuna eskatzen zieten auziperatuei, baina gaztetxeak orain gutxi sare sozialen bidez jakinarazi duenez, epaiketa 4 eta 7 hilabete artean atzeratu dute. Izan ere, Nafarroako Gobernuak "kalteen txosten berria" aurkeztu baitu.